Faxisten estatu kolpetik 90 urte

Oiartzun 1936-2026

Estatu kolpetik 90 urte betetzen direnean, Kattin-Txikik hainbat ekimen antolatu ditu Oiartzunen, 1936ko fusilatuen eta desagertuen oroimenez. Oiartzungo Udalaren laguntzarekin.

Egitaraua

Osteguna · 19:00

Azaroak 26

Irratsaioa

Zuzenean Arizmendieneatik.

Larunbata · 12:00

Azaroak 28

Erakusketaren inaugurazioa

Iragorriko hilerrian aurkitutakoak.
Inaugurazioa Arizmendienean. Erakusketa abenduaren 13ra arte egongo da zabalik.

Igandea · 11:30

Abenduak 13

“Iragana ez da iragan” ekimena

Fusilatuen eta desagertuen omenez, Karrikako Iragorriko hilerrian.
Autobusa 11:00etan ikastolan.

Erakusketa

Azaroaren 28tik abenduaren 13ra, Arizmendienean.

EgunakOrdutegia
Asteazkena, osteguna eta ostirala17:00 – 20:00
Larunbata eta igandea11:00 – 13:00
eta
17:00 – 20:00

Oiartzunen fusilatutakoak eta desagertuak 1936-1945

Euskaraz

Karrika auzoko Iragorriko Hilerria esaten diogun gunea 1936an faxistek hautatutako zorigaitzeko leku bat da, non estatu kolpea eman ondoren errepublikarrak eta abertzaleak fusilatzen zituzten inoiz ez aurkitzeko asmoz. Herriaren memorian gorderik zeuden gertakari haiek eta belaunaldiz-belaunaldi transmititu ziren. 1960garren urtean argitara atera zituzten 8 gorpuen hezurrak eta 2007ko abuztuan bigarren hobi batetik beste bost pertsonen gorpuzkiak jaso ziren. Lekukoek adierazita badakigu oraindik bertan azaleratu gabeko gorpu ugari dagoela.

Florencia Olazagutia emakumea, haurdun fusilatu zutena, Joxe Mari Etxeberria Berra “Bixkarrondo” langilea edo Jorge Iturrikastillo apaiza. Egun oraindik, ez dakigu noren diren lurpetik ateratakoen hezurrak eta arrastoak.

Garaiko lekukoek gogorarazten dituzten izenak

Derrigorturtako desagertuak aurkitu genituen. Noren hezurrak izan zitezkeen haiek hain zuzen? Oiartzunen erahildakoen eta desagerrarazien artean izen batzuk gogorarazten dizkigute garaiko lekukoek.

Gorpuzkin hauekin batera pertsona haien ondasun apurrak jaso ziren: txanpon bakan batzuk, jantzien aztarnak, zapata zolak, hortzak, txapelak… Fusilaketaren eszenatokiak beste aztarna beldurgarri batzuk utzi zizkigun hala nola bala zorro ezberdinak eta bertatik bertara tiro egin zituzten bala muturrak.

Testuingurua eta edukia kontuan hartuta, esanahi handiko gauza ezberdinak aurkituko dituzue erakusketa honetan eta inoiz ez bezala, hondakin hauek gurekin ez dauden izenik gabeko pertsonen izana osatuko dute.

En castellano · Personas fusiladas y desaparecidas en Oiartzun 1936-1945

El lugar que llamamos «Iragorriko Hilerria» en el barrio de Karrika es un lugar trágico elegido por los fascistas en 1936, donde tras dar el golpe de Estado fusilaban a republicanos y abertzales con la intención de hacerlos desaparecer. Aquellos fusilamientos, guardados en la memoria del pueblo, se transmitieron de generación en generación. En 1960 se sacaron a la luz los restos óseos de 8 cuerpos y en agosto de 2007 se recogieron de una segunda fosa los restos de otras cinco personas. Los testigos saben que aún hay muchos cadáveres sin exhumar.

Encontramos a desaparecidos forzados. ¿De quién podían ser precisamente aquellos huesos? Los testimonios de la época nos recuerdan algunos nombres entre las y los asesinados y desaparecidos en Oiartzun: la mujer Florencia Olazagutia, que fue fusilada embarazada, el trabajador Joxe Mari Etxeberria Berra «Bixkarrondo» o el sacerdote Jorge Iturrikastillo. En la actualidad se desconoce a quién pertenecen los restos desenterrados.

Junto a estos restos se recogieron los pocos bienes de aquellas personas: unas pocas monedas, restos de prendas de vestir, suelas de zapatos, dientes, boinas… El escenario del fusilamiento nos dejó otras huellas escalofriantes, como los diferentes cartuchos y casquillos.

Considerando el contexto y el contenido de lo acontecido en 1936, en esta exposición encontraréis cosas de gran significado. Estos restos formarán parte de las y los asesinados que ya no están entre nosotros.


Aranzadiren informea

2007ko abuztuaren 28 eta 29ko aurkikuntzak: goian, aurkitutako objektuen kokapena; behean, hobiko gorpuzkiena.

Aranzadiren planoa: goian aurkitutako objektuen kokapena (ziria, mutur-botoiak, txapelak, txanponak, zinbela, zapatak) eta behean hobiko gorpuzkien kokapena.
Iturria: Aranzadi, 2007ko abuztuaren 28 eta 29ko aurkikuntzen informea.

Oiartzungo fusilatuen zerrenda

~110

Oiartzunen batez beste 110 pertsona fusilatu zituzten.

Oiartzuar fusilatuak (25)
  • Anjel Arizmendi Irastorza
  • Bautista Aldai Mitxelena
  • Bixente Martiarena Rekondo
  • Domingo Belaunzaran Zapirain
  • Domingo Etxebeste Etxabeguren
  • Felix Goia Urbieta
  • Jeronimo Etxeberria Burutaran
  • Jose Isasa Olano
  • Jose Manuel Irigoien Larrañaga
  • Jose Maria Aranburu Illarramendi
  • Jose Maria Arrieta
  • José María Arruti Idiakez
  • Jose Maria Berrondo Lasarte
  • Jose Maria Echeverria Berra (Bixkarrondo)
  • Jose Maria Irigoyen
  • Julian Lekuona Etxabeguren
  • Leontzio Aranburu Agirre
  • Luis Otaz Lizarralde
  • Manuel Irigoien Mitxelena
  • Maria Josefa Olaziregi Ibarburu
  • Martin Lekuona Etxabeguren
  • Patxi Alkain Dorronsoro
  • Sebastian Mitxelena Sein
  • Segundo Lekuona Albistur
  • Zelestino Gaztelumendi Berasategi
Oiartzunen fusilatuak (59)
  • Agapito Domínguez Taguada
  • Agustin Aranburu
  • Agustin Miguel Bermejo
  • Angel Braña López
  • Antonio Lopes De Dios
  • Antonio Lopez Hernandez
  • Antonio San Baudilio del Campo
  • Basilio Aristondo Recarte
  • Benjamin Herrero de Diego
  • Bernardo Usabiaga Jáuregui
  • Casimiro Garcia Valle
  • Ciriaco Irazuegui Arechavaleta
  • Dionisio Uribesalgo Otaduy
  • Elias Mendizabal Bengoechea
  • Eugenio Galdona Echeverria
  • Eugenio Sarra Lekuona
  • Faustino Garitano Askasibar
  • Felipe Ledesma Cano
  • Felix Elorza Olalde
  • Félix Luz Echeverría
  • Florencia Olazagoitia Zeziaga
  • Francisca Oyanguren
  • Francisco Murillo Davila
  • Gerbasio Albisu
  • Gregorio Sampedro Azpiazu
  • Ignacio Maria Eguileor Zugasti
  • Imanol Madinabeitia Zubizarreta
  • Isidro Garcia Echave
  • J.Ignacio Peñagaricano Solozabal
  • Jesús López Casado
  • Jorge Iturricastillo Aranzabal Iragorri
  • Jose Antonio Urionabarrenetxea Isasmendi
  • Jose Diaz Vazquez
  • Jose Joaquin Arin Oyarzabal
  • Jose Marquiegui Olazabal
  • Jose Martinez Artazcoz
  • Jose Sanchez Molero
  • Jose Sirera Inza
  • Joseba Zeziaga Arizaga
  • Juan Gorostidi Altuna
  • Leonardo Guridi Arrazola
  • Lorenzo Palacios Jimenez
  • Luis Belanzategui Zulueta
  • Manuel Baucells Sala
  • Manuel Justo Alberdi
  • Marcelino Ugalde
  • Maria Areitio Arana
  • Mariano Calvo Herrador
  • Martin Cruz Tapia Michelena
  • Mercedes Lopez Cotarelo
  • Miguel Jacinto López Pascual
  • Paula Mugica
  • Pedro de Pedro Allende
  • Pilar Vallés Vicuña
  • Rogelio Carrera Iraola
  • Sabino Echave Guruceta
  • Vicente Argote
  • Vicente Irazola Urrutia
  • Víctor Genua Montiano