Iragorriko kanposantua
Iragorriko kanposantua

Kattin-Txiki

Oiartzunen, memoria historikoaren alde lan egiteko elkartea. Gerraren ondorioak bizi izan zituzten senide eta herritarrek, baita oroimenaren garrantziaz jabetutako lagunek ere, elkarlanean jarri zuten martxan.
Egia ezagutaraztea eta hurrengo belaunaldiei transmititzea.

Liburuak

Gertatutakoa jasotzen duten bi lan argitaratu ditugu, oroimena gordez.

4 bideo eta dokumental

Iraganaren lekukotasunak lau ikus-entzunezko lanetan bildu ditugu.

Iragorriko Kanposantua

Bost lagunen hezurkinak berreskuratu eta Oroimenaren Basoa sortu dugu.

Trabajadorien omenaldia

2003an eta 2005ean, behartutako langileei herri omenaldia egin genien.

Erakusketak

1936–1942 bitarteko gertaerak erakusketaren bidez herritarrengana hurbildu ditugu.

Komunikazioa eta lankidetza

Panelak jarri eta ikerketan unibertsitateekin elkarlana sendotu dugu.

Oroimenaren bideak eta ahotsak

Kattin-Txiki taldeak hainbat ekimen garatzen ditu: ikerketak, omenaldiak, erakusketak, ibilbide historikoak eta herritarren testigantzak jasotzea. Gure lana anitza da, baina helburu bera du: Oiartzunen gertatutakoa ezagutaraztea eta belaunaldiz belaunaldi transmititzea.

Ibilbidea – Oroimen guneak

  • Oiartzungo mendietan eta kaleetan memoria historikoaren aztarnak bildu.
  • Iragorriko Kanposantua eta Aritxulegiko gotorlekuak bisitatu.
  • Panel informatiboak eta ibilbide gidatuak eskaini.
testigantzak

Testigantzak – Herriaren ahotsa

  • Adineko herritarren bizipenak jaso eta grabatu.
  • Haur erbesteratuen eta trabajadorien lekukotasunak bildu.
  • Bideo, liburu eta hitzaldietan partekatu.

“Izan zirelako gara, ez zaituztegu ahaztuko”

Kattin-Txiki

2005