Taldearen sorrera
Kattin-Txiki taldea 2005ean sortu zen, helburu argi batekin: Oiartzunen bizi izandako gerrako eta diktadurako injustiziak ezagutarazi eta memoria historikoa berreskuratzea.
Taldea jatorri desberdinetako pertsonek osatzen dute: gerran desagertutakoen senideek, erbesteratutako haurren ondorengoek, garai hartako gehiegikeriekin hunkitzen direnek eta oroimen historikoaren garrantzia ulertzen duten herritarrek. Guztiak batu ziren justizia, egia eta memoria bilatzeko asmoz.
Ibilbidean aurrerapauso garrantzitsu bat izan zen “Iragorriko Kanposantuan” bost pertsonaren hezurrak desobiratzea. Lan horretan laguntza handia jaso zuen taldeak, batez ere bertako lur-jabe berria zen Joxan Mitxelenaren eskutik. Egindako ahaleginari esker, memoria ilun hori argitara ekartzea posible izan zen.
Harrezkeroztik, Kattin-Txikiren jarduna ez da eten, eta taldekideek ahalegin berezia egin dute garai ilun haietan gertatutakoak ikertu eta gizarteratzeko. Haien helburu nagusia da gertatutakoaren egia herritarrei kontatzea, eta etorkizuneko belaunaldiei transmititzea, horrelakorik berriro ez gertatzeko.
Oroimen historikoa ezinbestekoa da herri baten identitatea eraikitzeko. Eta horixe da Kattin-Txikik egiten duen ekarpena.

Txema Gaztelumendi, Joseba Gurutz Ezeiza (Kaxka), Ramon Gaztelumendi, Aiako Harria Gaztelumendi, Miren Irigoien, Olatz Retegi, Mikel Mendizabal, Joxan Mitxelena, Jon Gaztelumendi, Iñaki Pikabea eta (+) Iñaki Arbelaitz.
Istorian zehar
| 2003 | Dokumentala: Gau Iluna… 1936 |
| 2009 | Dokumentala: Isiltzen ez den Isiltasuna |
| 2010 | Dokumentala: Trabajadoriak |
| 2012 | Liburua: Isiltzen ez den isiltasuna – Lurpetik berreskuratutako memoria |
| Liburua: Isiltzen ez den isiltasuna – Agirien txostena | |
| Erakusketa: 1936–1942 erakusketa | |
| 2014 | Ikerketa: Iragorriko kanposantuan 5 pertsonen hezurrak desobiratzea |
| Omenaldia: Gerraostean lan behartuak pairatu zituzten trabajadoriei | |
| 2018 | Unitate didaktikoa: Oroimenaren Harra |
| 2023 | Omenaldia: Gurutzeko barrakoia |