
Oroimenaren Harra UD-a — Kattin Txiki
Unitate didaktiko hau 2. batxilergoan aurrera eramateko pentsatua dago. Historia, euskara, gaztelania nahiz filosofia irakasgaietan lantzeko egokia da; beraz, diziplinarteko lana izan daiteke. Lana genero ikuspegitik sortu da, emakumeek 36ko Gerran izan zuten protagonismoa azpimarratzeko, alderdi historikotik zein literariotik.
Jarduerak bi fasetan bana daitezke: Memoriaren ateak zabalik eta Zauriak, itxi ala ireki? Bi zatiak lotuak daude, baina ez da derrigorrezkoa biak erabiltzea. Lanaren xede nagusia hausnarketa da.
Haur erbesteratuak — Kattin Txiki

Lanketa hau herriko txikiengan pentsatuz sortu da, baina helduagoentzat ere egoki daitezke zenbait jarduera. LH 5-6 eta DBH 1 ikasturteetarako prestatua. Kattin-Txikik egindako dokumentala ardatz hartuta, ikasleek Pottoko eta Beroki Gorria audio-ipuinak aztertuko dituzte, gerraren eta memoria historikoaren inguruko hausnarketak eginez.
Oroimenaren Harra web-orria — Oroimen historikoa eskolara
Gasteizko Koldo Mitxelena institutuan sortutako egitasmoa, oroimen historikoa eskolara eramateko Euskal Herrian egindako lanak gune bakarrean biltzen dituena.