Haur Erbesteratuak

Interegarria deritzogulako, “Espacio, Tiempo y Forma, Serie V, H.ª Contemporánea, t. 9,1996, Orrialdeak: 207-228 (revistas.uned.es)”  idazlanak halaxe dio.

Gerraren eztandak hasiera-hasieratik astindu zuen familia-mundua. Gizonezkoak, aitak eta anaia helduenak, oro har, borroka egitera joan ziren, eta emakumeek euren haurrak eta adineko pertsonak aurrera ateratzeko eta bizirauteko zirenak eta ez zirenak asmatu behar izan zituzten. Frontetik hurbil edo urrun bizitzeak baldintzatu zuen egoeraren drama, kontuan izan behar baita frontearen inguruan zeuden hiriek artilleriaren erasoa nozitu zutela, eta baita gorputzez gorputzeko borroka ere.

Gerra hasieratik izan ziren biztanleriaren lekualdatzeak, eta nabarmenagoa izan zen errepublikanoen aldean. Borrokalariek atzera egitearekin batera, herritarrek ere babestuak zeuden beste eskualdeetara edo atzerrira alde egiten zuten. Ihesaldi hauek itsumustukoak izan ziren batzuetan, eta besteetan, berriz, erakunde ofizialek antolatu zituzten. Gobernu errepublikanoak, esaterako, “Delegación Central de Colonias” zelakoa sortu zuen, eta bertatik kontrolatzen zuen prozesu osoa, hau da, haurrak jatorrizko herrietatik jaso eta harrera familietan edo kolonietan utzi arte; hezkuntza eta mantenua ere euren esku zeuden. Beraz, 1937ko irailean 45.248 haur antolatu zituzten gisa horretan.

…. Informazio gehigarria >

Oiartzungo  haur erbesteratuak

Oiartzunen ere  haur erbesteratuak izan ziren bost herritarren testigantzak jasoak ditugu: Maria Gaztelumendi Sagarzazu, Nikolax  Aristizabal Alzugarai, Maria Luisa Lahoya Lapesa, Manoli eta Maria Mugika Ezponda Frantzia eta Inglaterra eraman zituzten eta bertako familiak edo harrera taldeko kedeek jaso zituzten bi edo hiru urtez. Euskal Herritik irtetze orduko atsekabeak, egoera berri bati aurre egiteko beldurrak, sentimentuz beteriko une goibelak bizi izan zituzten. Atzerriko hizkuntza ikasi, bertako bizitza egin zirenean, sorterrira itzuli zituzten; eta berriro ere urradurak, maitasuna eskaini zieten familia edo pertsona haiek berriro ere utzi beharra aurkitu ziren. Zer aurkituko ote zuten etxerako bueltan?

MANOLI ETA MARIA MUJIKA EZPONDA

NIKOLAX ARISTIZABAL ALZUGARAI