Maria Gaztelumendi Sagarzazu
M-Maria
KA-Kattin Txiki
M-Maria Gaztelumendi Sagarzazu. Jaio nintzen Oiartzunen 1932. Han bizitu nintzen
Errenteriara jaitsi arte.
KA-Zein baserrian bizi zinen?
M-Baserriaren izena Aroxene, Ugadetxoko barrioan. Gero Errenteriara jaitsi ginen eta
Errenteriatik Irunera etorri nintzen. Ezkondu nintzen Irundar batekin eta hemen izan da
nere bizimodua. Alargun geratu nintzen eta Fuentarrabiara etorri naiz nire seme bat
hemen dakat eta.
KA-Gerra garaiaz zer gogoratzen zara?
M-Gerra garaiko gauzak gogoratzen ditut Bilbon. Bilbon piso batean bizi ginen, piso hartan
ginen jende asko. Gu kuarto batean ginen. Gogoratzen naiz nola etortzen zen abiazioa eta
abisatu egiten zuten gordetzera joateko refugiara. Han agoten ginen beraiek pasa arte.
Gero Frantziara joan ginen, barko batean sartu ginen eta Frantziara.
KA- Zer joan zineten familia guztia?
M-Aita hartu zuten preso eta joan ginen nere anaia, ama eta ni.
KA-Barko horretatik atera eta nora joan zineten?
M-Han partitu egin ziguten eta tokatu zigun Bretainara.
——————–
KA-Bilbon zeudetenean gogoratzen zara nola bizi zineten?
M-Kuarto indibidualak ziren eta gu ginen, nire anaia, ama eta ni. Orduan badakizu,
bonbardatu egiten zuten Bilbo. Guri abisatu egiten ziguten sirenekin eta orduan, gu joaten
ginen refugiora. Dena pasa ondoren denak, etxera. Horrela ibili ginen. Han esan ziguten
Frantziara joateko, barkoa hartu genuen. Ni gogoratzen naiz merkantziako barkoa zela.
Batzuk gottika. Ni gogoratzen naiz horretaz hiru urte izanda.
KA-Aita?
M-Ez aita preso hartu zuten, joan ginen nire anai, zure aita nire ama eta ni. Manolo da ni
baino bi urte zaharrago, orduan zituen 5 urte. Nik 3. Frantzian partitu ziguten eta
gogoratzen naiz joan ginela alkatea bizi zen tokira. Amak han serbitu egiten zuen
etxeetan. Gogoratzen naiz nola joaten ginen mezara eta alkatearen andreak erregalatu
zigun sonbrero batzuk eta jotean ginen mezara. Frantziatik etorri ginen osaba falangista
baitzen eta ekarri zigun honera.
——-
KA-Gogoratzen zara nola izan zen despedida Bilbon, barkoa hartzerakoan?
M-Ez naiz gogoratzen.
KA-Barkoan ezta?
M-Bai, barko zahar batean.
KA-Nola izan zen bidaia?
M-Ez naiz gogoratzen. Ni ez naiz mareatzen. Nik uste dut ez nintzela mareatu, hiru urte
nituen.
KA-Zenbat urte egon zinen Frantzian, Bretainian?
M-Ez naiz gogoratzen. Ez dakit zenbat denbora pasa genuen. Hiru urtekin badakizu
hainbeste buelta izanda, Bilbo eta gero, Frantziara.
KA-Gero Oiartzun edo Errenteriara bueltatzen zarete baserrira?
M-Bai, Aroxenera.
KA-Aita non zegoen?
M-Aita zegoen Batallon de Trabajdores-en. Hor ibili zen.
KA-Kartzelan ere bai?
M-Kartzelan ere bai Ondarretara ekarri zuten. Gure aitak gero kontatu izan dizkigu zer
pasatzen zituen. Nola enterratzen zituzten gorputzak lur azpian. Nik esaten nion, ez
kontatzeko, piel de gallina jartzen zitzaidan.
KA-Gogoratzen zara istorio horietaz?
M-Bai gogoratzen naiz. Berak zituen hortz batzuk urrezkoak, beltz bat omen zuen atzean
behin eta bera bildurtuta ea lapurtuko zion. Hori kontatzen zuen gure aitak. “Aita zer
beldurra!” “Bai, pasa nuen beldurra. Beti nere atzetik zebilen eta zerbait egingo nau
pentsatzen nuen”. Horrelako kontuak esaten zituen. Kartzelan Ondarretan, gu baserrian
ginen, frenteko baserrian zegoen bila bat eta han zegoen un teniente koronel eta horren
medioz aita atera zen kartzeletik. Han zegoen margarita bat, badakizu orduan zegoen
rekete eta margarita. Harrek egin zion denuntzia faltsu bat nire aita pistolarekin ibili zela,
eta nire aitak esan zuen bai pistola zuela baino esan ziotelako izateko, baina nire aitak ez
zuen behin ere akatu. Esan zuten que habia matado, eta aitak ezetz. Azkenean, teniente
koronel honek abokatua eta bestearen artean kartzelatik atera zuten. Gero Margarita hori
etorri zen gure etxera. Aita presondegitik ateratzerakoan Errenteriara joan ginen bizitzera
eta gure etxera etorri zen Margarita hori barkamena eskatzera, eta esan zion ez ziola
barkatuko, pasa zitun gauzak ez zirela horrela barkatzeko. Horrelaxe zen bizimodua.
—–
KA-Gerra pasa ondoren gosea pasa zenuten?
M-Ez, baserria genuen. Ogi bat ematen zuten gogorra eta oso gusto txarrekoa. Orduan
guk hartzen genuen razionamendua eta kartila batekin joaten ginen eta ematen ziguten
olioa eta azukrea eta ogi hori. Guk ogi hori baserria eramaten genuen txerriei emateko.
Amonak irina ematen zigun eta guk taloa egiten genuen. Baserritik ere hartzen genituen
sagarrak, babarrunak, berdura eta denak hartzen genituen baserritik. Horregatik guk ez
genuen gosea pasa. Kalekumiak bai pasatu zuten gosea, baina guk baserria genuenez ez
genuen gosea pasa.
——
KA-Zure istorioa kontatu izan diozu inori, familikoei, lagunei?
M-Bai.
KA-Eta harrituta ezta?
M-Bai horixe. Nik hiru urte nituen baina gogoratzen naiz momentuetaz. Den dena ez naiz
gogoratzen baina momentu batzuk bai. Barkoan gogoratzen naiz bodega. Barko batek
eramaten ditu ba kargak, gu han geunden lurrean exerita, hori bai gogoatzen naizela.
Bilbon ere gogoratzen naiz nola joaten ginen refugiora korrika. Nere ama bi haurrekin eta
horrelako batean Manolo desagertu egin zen eta nere ama: “Nere semea, nere semea”
“Señora entre usted que le van a caer las bombas” “No, no, mi hijo mi hijo” nere amak, “ya
aparecerá, entre usted”. Hantxe zegoen, bere kontura sartu zen. Hori akordatzen naiz
ama negarrez.
KA-Eta nola gogoratzen zara partizioaz? Aita han geratu zen ezta?
M-Bai, gogoratzen naiz zure aitak nola esaten zion “Aita ez joan” “Bai, joango naiz baina
oran ezin dut” despistatzen aritu zen guri. Gogoratzen naiz nola tiratzen zion txamarratik
“Goazen, goazen gurekin”. Momentu hori ere gogoratzen naiz. Frantzian gogoratzen naiz
nola joaten ginen meza nagusira sonbreruakin. Sonbrero horiek etxean izan ditut duela
gutxi arte. Ni eta nire ama sonbreroarekin, Manolo bere trajearekin, elegante-elegante
joaten ginen. Alkatea zen hango herri hortakoa, oso ondo onartu ziguten. Ez naiz oso
ondo gogoratzen bizi ginen beraien etxe bizitzean edo beste batean aparte. Baina bai
gogoratzen naiz amak garbitasun lanak egiten zituela.
KA-Eskolara joan zineten han?
M-Hortaz ez naiz akordatzen. Seguruaski bai joan ginen.
KA-Osabarekin bueltatu zinen momentua gogoratzen zara?
M-Ez. Badakit gure bila etorri zirela, baino ez. Akordatzen naiz baserrian, ama hasi zen
interina donde el teniente general. Momentu horiek bai, baserriko bizimodua gogoratzen
naiz, baina bestela ez.