Joxe Mari  Etxeberria Berra

Inicio/Iragorriko kanposantua/Joxe Mari Etxeberria Berra

Joxe Mari  Etxeberria Berra, deituraz “Bixkarrondo”, 1906ko abuztuaren 14an jaio zen Orereta-Errenteriako Bizkarrondo baserrian eta 1936ko azaroaren 7an zendu zen.  Fusilamendu batean erail zuten Oiartzungo Iragorriko kanposantuan.

Joxe Mari lau senidetan gazteena zen eta bere anai-arrebetatik ilobetara eta bilobetara igaro zen fusilamendu aurreko egunetako gertaeren testigantza:

«Bixkarrondo, fusilatutako lagunen baten hiletetara joan omen zen eta ondoren, Ugaldetxo auzoan kokatzen zen Katalintxo sagardotegira. Bertan, honakoa adierazi omen zuen: “ezto eskubideik hontako!” eta sagardotegian hitz hauek entzun zituen  baten batek zera erantzun: “ba hurrengua hi izango yaz!”. Hortik egun batzuetara Orereta-Errenteriako papeleran lanean ari zela, enkargatua hurbildu eta zera esan omen zion: “hire bila etorri ttuk, nahi baduk segi zak ihesi Fantzi aldea”, eta Bixkarrondoren erantzuna zera izan omen zen: “ez, ez nak jungo, ni juten banauk anaia hartuko ttek eta beak bi seme-alaba zazkak”. Eraman egin zuten eta fusilatu.”