ARKALE
Arkaleko gunea garrantzi handikoa zen. Defentsa antolatzeko premiazko gunea zen eta beraz lehen fortifikazioa lanak Gantxurizkietan eta Arkalen hasi ziren. “Organizaciones Defensivas” izenburupean biltzen da inbasioen aurka burututako defentsa plana. Errepide estrategikoak garrantzi handia hartu zuten. Errepide estrategikoak gotorlekuen atzeguardian Ejertzitoa maniobratzeko pentsatua zegoen. Era berean errepide taktikoak aurreikusi ziren, defentsarako errepide-sarea antolatzea zen gakoa, frontera paraleloki zihoazen arteria nagusi modura diseinatuak, eta bigarren mailako arteriak ere errepide taktikoak ziren, artilleria aurkitzen zen lekuetara iristeko. Gure eskualdera begiratzen badugu gauzatuak ikus daitezke plan horretan marraztutako asmoak:
Errepide Estrategikoa 1 Aiako Harria-Lesaka, 18 km-ko errepidea. GI-3420 errepidea eta lotura Nafarroako N 4000 errepidearekin.
Errepide taktikoa 1. Lezotik barrena Jaizkibel mendia zeharkatuz Guadalupeko Gotorlekura iristen dena.
Errepide taktikoa 2. Gantxurizkieta-Arkale, Gurutze auzoraino doan errepidea.
Errepide taktikoa 3. Arkale-Haiako Harria, eta Erlaitzeko gainaldetik Ibarlara (Irun) iristen den errepidea.
Arkaleen bildutako tabajadoriak inguruko errepideak egitera behartu zituzten.