ARITXULEGI

Joxe Mari Etxaburu ondarrutarra.

Joxe Mari Etxaburu ondarrutarra.

Aritxulegiko errepideak lan handia eman zien langileei; gogorra zen, baina baita arriskutsua ere. Tunela egiten ari zirela leherketa batek bete-betean hartu zuen langile bat. Langile honen izena eta jatorria argitu gabe daude oraindik. Antonio Inguruza zela esaten dute batzuek, eta beste batzuek, berriz, Aranzibia izeneko durangar bat izan zela zorigaitza pairatu zuena.

Jose Mari Etxaburu ondarrutarrak hala jaso zuen bere idatzietan:

«Aritxulegi’ko tunela egitea zan gure lana. Oiartzun’dik Lesaka’rako bide-zabala “trabajadorietakoak” egin eben. Gu joan baiño len eginda egoan Oiartzun’dik Aritxulegirañokoa. Beste aldetik etorrena, Naparro aldetik egin bear ebena, ikusi be ez zan egiten. Gaina Endaia’tik ikusten da, ta   Prantzia’gaz Judea izan ezkero txarto egoala ta, beratxoago tunela egitea erabagi eben; eta tunela egitera eroan ginduezan.

Gure lanak abiada andirik ez eban eroan. Lanean ez giñan geratzen eta lurra naikoa atara genduan; baiña ni an egon nintzan lau illabete inguruan, aterperik ez genduan egin; zerurik ez genduan ezkutau.

Lenengoan, beti lez, pikotxagaz lan egiten neban; gero bagoneteagaz lur karriaten. Bagoneta bakotxagaz lau edo bost lagun ibilten  giñan . Zamauta, eun neurkin go bidean, apur bat beruntz eroaten   zan gurdia, an mendian  beraustutzeko . Eroatea barik, geratzan lana, abiada andia artzen baeban geratu ezinda, burdin bidea amaitutakoan mendian bera iges egiten eban da. Egur andi bat burbillean ipiñi, egur gaiñean mutil astun bat edo bi jarri (exeri), ta besteok be aurka bultz egiñaz geratzen genduan gurdia. Aritxulegi’n egon giñan denporan, Tapia Mitxelena abi zenak eukazan oiartzuar gazte bat eta Ondrrabia’n ango bategaz ezkondutako Ortiz abizeneko asturiar bat, lagundiko suae-giteko egurretan ibilten ziran ».

Aritxulegiko Langile Batailoietako kideak, eskuetan jateko ontziak dituztela barrakoi baten aurrean daude

Aritxulegiko Langile Batailoietako kideak, eskuetan jateko ontziak dituztela barrakoi baten aurrean daude

Lan egitera behartua, eta ihes egiteko tentaldian ez zitezen eror mutu- rreko neurriak hartzen zituzten agintari militarrek. Ihesaldi baten ondoren, zazpi langile apetaren arabera hautatu eta fusi- latu egin zituzten: Felipe Ledesma Cano; Manuel Vancell-Sola; Antonio Lopes de Dios; Mariano Calvo Herrador; Francisco Murillo Davila; Jose Sanchez Molero; Jose Sirena Inza. Hauek guztiak 1940ko otsailaren 15ean fusilatu zituzten. 1939ko abenduaren 19an fusilatu zuten beste langile bat, Casimiro Garcia Valle. Bizi egoera gogorrean egin zuten aurrera; indar lana itzela zen, elikadura eskasa eta diziplina gogorra