Trabajadoriak
Oiartzunen 3.000 lagun inguru bildu zituzten
Eskualdean guztira 12.355 lagun.
Batailoi motak
BATALLONES DE TRABAJADORES DE PRISIONEROS DE GUERRA (BBTT)
-1937ko erdialdean sortua: preso errepublikar ugariri irteera emateko.
-1940. urtean ezabatua.
-Zeregin artean hauexek aipa daitezke: Frentera bidaliak, materiala berreskuratzea, trintxerak egitea. Baja asko daudenez eta baita ihesaldiak ere, erretagoardiara pasatzen dituzte: errepideak, trenbideak, eraikinak egitera bortxatuz.
BATALLONES DISCIPLINARIOS DE TRABAJADORES (BDT)
-1940ko maiatza-ekaina arte luzatzen da. Urtebete baino gehiago preso zeuden erregimen aurkakoak askatzen dituztenean batailoi hauetan (BDT) biltzen dituzte.
Nortzuk osatzen zuten?
-Atzerritik bueltatu ziren soldadu eta errepublikaren alde ziren herritar zibilak.
-Salatuak eta atxilotuak ziren herritarrak aurrekari politikoak tarteko. -Urtebeteko zigorra jaso zuten herritarrak.
BATALLONES DISCIPLINARIOS DE SOLDADOS TRABAJADORES (BDST)
-1942ko urte arteraino luzatzen da.
-1036etik 1941eko arteko kintoak osatutako Batailoiak. (1915-1920 urte bitartean jaiotakoak)
Nortzuk osatzen zuten?
-Soldaduska etendakoak eta beraz berregingo dutenak.
-Mandatari frankisten azterketa politiko-soziala agintzen dute: herri bakoitzeko agintariek bere irizpidea aplikatuz “desafektoak” zerrendatzen dituzte eta herritar hauek batailoietara bidaltzen dituzte.
Francok, «La guerra ha terminado» esanez. Ordurako, 500.000 hildako, 28.000 herritar preso, 250.000 erbesteratu eta milaka zauritu eta elbarri utzi zituen gerrak. Zorigaiztokoa zen giza egoera, baina herrialdearen ekonomia egoerari begira gerrak ez zuen egoera hobea ekarri, eta hori bazekiten jakin nagusitu zirenek. Agintari berrien lehenengo zereginetako bat presondegietako egoerari irteera ematea izan zen. Herritar piloa atxilotu eta hauek biltzen hasi zirenean sortu ziren kontzentrazio esparruak. Eremu hauek beren zeregina zuten:
1.- Militarra eta estrategikoa: presoak sailkatzea eta hauek guda oinean erabiltzea.
2.- Ekonomikoa: gatibu lanetan arit ze ko eskuadrak sortzea.
3.- Morala, erlijiozkoa eta ideologikoa: presoak ebanjelizatzea, heztea eta gizarteratzea.
Gerra amaitu eta gutxira Franco diktadoreak Pirineoa gotortzea erabaki zuen. URRSek eta EEUUetako agintariek Hitlerren arrakasta geratza erabaki zutela ikusi zutenean Espainia franquista deritzona inbasioaren susmoa ikusi zuten eta halatan ekin zioten Pirineoak gotortzen, Frantziako eta Espania arteko muga impermeabilizatzeko asmoarekin. Proiektu honi “Linea P” deitu zitzaion eta 10.000 bunker eraikitzea aurrikusten zuen erasoaldi militarrak geldiaraztzeko. Azkenea, aliatuek ez ziren Espainiara sartu, baina militar faxistek babeserako 6.000 eraikin eginak zituzten, sekula erabili ez zirenak gainera. Europan eginiko babes lerrorik handiena izan zen Bigarren Mundu Gerra eta gero. Lehenengo gotorlekuak 1939 eta 1940 artean eraiki ziren. Plan aldaketen ondoren gogor ekin zioten ostera ere 1944an eta 1948tik aurrera asko moteldu ziren lanak eta azkenik, 80ko hamarkadan bertan behera gelditu zen plan guztia. Eraikin guzti hauek eta hauen kokapena sekretua zenez, normalean soldaduak eramaten zituzten lan egitera, baina leku hauetara iristeko bideak “trabajadoriak” egiten zituzten. Eta gure eskualdeko errepideak plan honetan kokatzen dira: Jaizkibeleko bidea, Arkalekoa, Aritxulegikoa. Line P delako planak 10.000 bunker aurreikusten zituen, eta horietatik 2.900 Gipuzkoan eta Nafarroan, baina azpitik gelditu ziren, 1.800 bunker egin baitzituzten.
(http://www.ingeba.org) “Linea P” Informazio gehigarria >
Kokagune hauetan bildutako langileak preso zeuden, lan egitera behartuak, eta ihes egiteko tentaldian ez zitezen eror muturreko neurriak hartzen zituzten agintari militarrek. Ihesaldi baten ondoren, zazpi langile apetaren arabera hautatu eta fusi- latu egin zituzten: Felipe Ledesma Cano; Manuel Vancell-Sola; Antonio Lopes de Dios; Mariano Calvo Herrador; Francisco Murillo Davila; Jose Sanchez Molero; Jose Sirena Inza. Hauek guztiak 1940ko otsailaren 15ean fusilatu zituzten. 1939ko abenduaren 19an fusilatu zuten beste langile bat, Casimiro Garcia Valle. 67 Bizi egoera gogorrean egin zuten aurrera; indar lana itzela zen, elikadura eskasa eta diziplina gogorra: ogi gutxi eta makilakada asko, baina ematen zie- ten tratuak helburu jakina zuen:
«El objetivo de los campos de trabajo era conseguir que los pena dos, además de cumplir la condena, fueran útiles a la sociedad en guerra. Por otro lado, el sentimiento moral y la destrucción anímica , constituían también un factor fundamental. ¿Qué se pretendía con este sometimiento y esta destrucción? Conseguir la degradación total de la persona, por que un ser humano así, en esas condiciones, era incapaz de organizarse políticamente, y eso es justo lo que se buscaba, la limpieza profunda de reminiscencias izquierdistas».
Errepideak egitea izan zen eginkizun nagusia gure eskualdean. Jaizkibel mendia zeharkatzen duen bidea langileek egin zuten (BDST 38). Errepide taktiko gisa hartu zituzten Gurutzetik Lanbarrenera doana eta Sistiagatik Aiako Harrian barrena Erlaitzera zihoana. Estrategikoa zen, aldiz, Ergoiendik Lesakarakoa.