Liburuak

ISILTZEN EZ DEN ISILTASUNA  (2009)

Lurpetik berreskuratutako memoria

“Isiltzen ez den isiltasuna” 1936ko gerraz ari da. 36ko gerraz eta baita Oiartzungo herriaz ere. Izan ere, liburu honen xedea horixe baita, gerra eta gerraren bilakaera gure herrian eta nolako ondorioak izan zituen. Ahalegin berezia egin da gerraren eraginak zeintzuk izan diren azaltzen: fusilatutako, espetxeratutako eta zigortutako oiartzuarren izen abizenak argitaratzen dira; ahanzturatik atera nahi izan ditu urteetan isilpean egon direnak. Eta  30eko hamarkada berreskuratu eta historia ezagutaratzeaz gain, eta ondorengo urteak, “Isitzen ez den isiltasunak” beste helburu bat ere badu: gure herriaren memoria historikoa berrekuratzeko kemena azaldu eta Iragorriko kanposantuan deritzon hobi kolektibotik eskuratutako eraildakoen gorpuzkinen berri eman eta azaltzea. Liburua ataletan banatua dago. Gertaeren testuingurua izango dute kontuan lehen kapituluek. 36ko gerra  Oiartzunen nolakoa zen ulertzeko, munduko, Europako, Euskal Herriko eta Oiartzungo  jendartea ezagutzea eta garai hartako  politikaren nondik-norakoak jakitea ezinbestekoa izango da: gerraren hasiera eta bilakaera…Era berean frankismoak ezarritako errepresioa, bai gerra garaian eta baita ondorengo diktaduran ere, errepresaliatuak, guztiak leku berezia dute liburuan. Fusilatuez gain, estreinekoz bildu eta argitaratzen dira beste mota bateko zigorrak jaso zituzten herritarren izenak: zigor ekonomiko edo laboralak pairatu zituzten biktimak, frentean hildako errepubkikarrak; espetxeratutako pertsonak; lan egitera behartutakoak; konzentrazio esparruetara bidaliak izan zirenak… Kattin Txikiren zereginetan kokatzen da ere Iragorriko kanposantuan aurkitutako bigarren hobia -lehenengoa 1960. urtean zabaldu zen. Bost gorpuzkin zeuden eta ingurua txukundu zen sarraskiaren oroipenean, hantxe bertan  eraildako 13 herritarren omenez: Oroimenaren basoa.

Liburua

ISILTZEN EZ DEN ISILTASUNA  (2009)

Agirien Txostena

Liburuan erabili diren artxiboak, eta erabili ez direnak ere, herritarrek eskuratzeko moduan txukundu ditugu.

Liburua