Gurs
Gurs
Ebakuazioa, ihesa, beldurra, erbestea… sendi osoek pairatu behar izan zuten patua. Egoera itogarria bilakatu zen eta herritar askok ihes egin zuten faxista oldeak inguruan gelditu zirenean. Oiartzungo Udal artxiboan 1939ko ekainaren 14an idatzi zuten testua da honako hau:
«Durante los meses de Agosto y Septiembre de 1936, se alojaron en los edificios de la loca lidad, OCHO MIL HOMBRES. Actualmente se hallan alojados en diversos edificios, DOS MIL HOMBRES».
1939ko lehen hiru hilabeteetan Frantziak milioi erdi erbesteratu bere lurretan zeudela ikusi zuenean, zama honetatik libratzen saiatu zen. Ez zuten hainbeste jende espero nonbait, eta erbesteratuek sorturiko eragozpenak zirela-eta (hauek sorrarazten zituzten gastuak) iheslariei zuzendutako kanpainak egin zituen hauen herriratzea sustatzeko. Babesa eman zezaketen herrialde berriak aurkitu zituen eta iheslari asko CTEetan (Compañías de Trabajadores Extranjeros) kokatu zituen. Hala joan ziren herriratzen poliki-poliki 360.000 erbesteratu 1939. urtean zehar. 1939ko abenduan 140. 000 iheslari zeuden Frantzian eta haietatik 40.000 emakumeak eta haurrak ziren; eta 100.000 gudulari ohi.
GURS KONZENTRAZIOA-EREMUA
Frantzia hegoaldeko eremu handiena zen. 42 egunetan eraiki zuten, 1939ko martxotik apirila bitartean hain zuzen ere. Hasiera batean frankistek garaitutako errepublikanoak biltzeko eraiki zuten, eta ondoren Vichyko gobernuak gaizkiletzat jotzen zituenak sartu zituen Gurseko eremuan. Juduak bildu zituen garrantzizko eremua izango zen azkenean.
-Martxoaren 15etik 1939ko apirilaren 25era: eremuaren eraikuntza.
-1939ko udaberri-uda: Errepubli ka ko soldaduak, milizianoak eta Frantzian iheslari ziren brigadistak iritsi ziren.
-1939ko apirilaren 5ean: euskal iheslariak iritsi ziren.
-1939ko apirila-abuztua bitartean: gerran ibilitako errepublikanoak, euskal herritarrak, brigadistak iritsi ziren eta 1939ko irailetik 1940ko maiatza bitartean iheslariak iritsi ziren.
-1940ko uda: gaizkileak hartu zituen.
-1940ko maiatzetik uztailera, Parisen atxilotutako euskal eta espainiar iheslariak sartu zituzten eremuan eta haiekin batera gaizkile hartutako frantses politikariak Rivesaltesera eraman zituzten paperik gabeko euskal eta espainiar iheslariak.
Nexeko kontzentrazio eremura eraman zituzten komunista, sindikalista eta anarkista frantsesak 1940ko maiatzaren 15ean bestelako mugimenduak egiten hasi ziren: Alemaniatik emakumeak mugitzen hasi ziren.
1940ko urritik 1943ko azarora juduak elkartu zituzten Gurseko kontzentrazio eremuan deportatzeko asmotan. Bade herritik (6.538), Palatinart eta Sarretik (1.125) kanporatutako judu alemaniarrak.
1945eko abenduaren 31n itxi zuten kontzentrazio eremua behin betiko.
Oiartzuarrak Gurs-en: Juan Mari Garcia Aldalurrea eta Marzial Intxauspe Rezola.
MARTZIAL INTXAUSPE REZOLA
Euzkadiko bataloiko «San Andres»-ko gudaria zen.
Faxistek preso hartu zuten 1937ko abuztuaren 22an, Barakaldon (Bizkaia). Iruñera eraman zuten, eta, ondoren, Bartzelonara, langileen bataloietara.
1938ko otsailaren 20an ihes egin zuen Frantziara, eta handik berriz ere Bartzelonara sartu zen, Agrupación de Defensa de Barcelona artillerian borrokatu zuen soldado bezala (61 Compañía de Ametralladoras).
Bartzelona galdu ondoren, Frantziara joan zen berriz ihesi. Han ere, Mundu Gerra zela medio GURSeko kontzentrazio-gunean egon zen Juan María García Aldalurrea oiartzuarrarekin batera.
Intxauspe Rezolatarren gorabeherak egoera horren erakusgai dira. Manuel Intxauspe Rezolak bere semeari kontatutakoak aipatuko ditugu. Jatorriz Ugaldetxoko Txokua baserrikoak, Bilbo aldera joan behar zutela-eta kendu zuten baserria ganadu eta guzti, Txokua ez zelako segurua. Txatolara egin zuten lehenik, ondoren Orereta-Errenterian zegoen pabilioi batera, burdinolaren batera. Gorriek Eskonsegin omen zuten kuartela eta erretiratzen hasi zirenean gurasoei esan omen zieten gaztetxoak gera zitezkeela bertan, baina Martxel eta Luis seme zaharrenek beraiekin joan behar zutela Orereta-Errenteriara.
Gurasoak kontra jarri omen ziren joatekotan denak joango zirela esanaz eta, esan eta egin, haziendak bildu eta denak joan ziren. Orereta-Errenteria arriskuan zegoela-eta Azkoitira joan ziren gorriekin batera atzera-egite horretan eta Intxausti Jauregian hartu zuten ostatu.
Azkoitia galdu samarra zegoela-eta han sakabanatu zen familia: denak etxera itzuli ziren beraien ganaduekin bi anaia izan ezik, Martxel eta Luis. Bilbo aldera egin zuten hauek gorriekin batera eta, hauek errenditu zirenean, preso hartu zituzten. Martzial Intxauspe Rezolaren bizitzak eman zituen bueltak ez zituen berak ere irudikatuko seguruenik. Faxistek Barakaldon preso hartu zutenean, 1937ko abuztuaren 22an, Iruñera eraman zuten eta ondoren Bartzelonara, Langile Batailoietara. 1938ko otsailaren 20an ihes egin zuen Frantziara eta handik Bartzelonara sartu zen berriro, errepu- blikanoen aldera, eta “Agrupación de Defensa de Barcelona” artillerian borrokatu zen soldadu bezala: metrailadoreen 61. konpainian. Bartzelona erori ondoren Frantziara egin zuen berriro ere eta Bigarren Mundu Gerra hasia zela eta Gurseko kontzentrazio-gunean sartu zuten. Joan Mari Garcia Aldalurrea oiartzuarrarekin batera egon zen gune honetan. Denboraldi bat egin ondoren irten zen eta bere azken urteak morroi gisa eman zituen Alpeetan, Saboia aldean. 68 urte zituela hil zen.
Denboraren joan soilak ez du ezer osatzen, harik eta gutxiago bizi izandako dramaren analisia eta berraztertze prozesuak eragozten badira, memoria historikoa baita biktimen oroimen iraindutik egia berreskuratzea.