Errepresioa

Errepresioa

Vallejo Najera

Vallejo Najera

Errepresioaren mailaz  ohar gaitezen, Jose Maria Ruiz-Vargasek idatzitako testu bat txertatzen dugu, Revista de Historia Contemporanea, htp//hispanianova.rediris.es-en aurkitu daitekeena.

1936ko gerraren eragina itzela izan dela esan ohi da, modu bortitz eta ezabagaitzean eragin zielako protagonista zuzen eta zeharkakoei, bere ondorengoei eta etorkizuneko belaunaldiei. Gerrak hiru urte iraun bazuen ere, gerraosteko berrogei urteak gehitu behar zaizkio erakundeetatik eragindako izuak eta Francoren diktaduraren bortxakeriak (jazarpenak, atxiloketak, fusilatzeak, espetxeak eta kontzentrazio-esparruak, tortura, gosetea), kontrol sozialak, garaituen umiliazioak eta doilortzeak sufrimendua areagotu baitzuten. Irabazleek euren galerak gainditzeko denbora guztia hartu zuten bezala, galtzaileak eta beraien familiak preso gelditu ziren euren lurrean, euren herrietan, euren etxeetan, eskubiderik gabe, bizitza osorako laidoztatuta. Zibilek terrorean, izuan eta bazterketan izan zuten esku-hartzeak xantaia emozionala, mespretxua eta makurraraztea iraunkortzea besterik ez zuten ekarri.

Galtzaileen zorigaitzerako, psikiatra baten pentsamendu arriskutsuek eragin handia izan zuten agintari zibil eta militar berriengan. Antonio Vallejo Nájera komandanteaz ari gara, Psikiatria Zerbitzu Militarreko buruaz, alegia. Krestsmer nazi alemana erreferentzia hartuta, ildo bereko hainbat lan eta ideia hedatzeaz arduratu zen: gorriak psikopata hutsak zirela, gehienbat psikopata sozialak. 1939ko abuztutik aurrera Ikerketa Psikologikoen Bulegoko zuzendari izango zenak “marxismoaren sustrai biopsikikoak” ikertzea zuen helburu. Bere idazkietan adierazi zuen errepublikazaleak buruz behe-mailako zirela, kulturaz adimen urriko eta ideal espiritualak edukitzeko ezgai. Vallejo Nájera teniente koronel izendatu zuten, eta hiltzera zigortutako presoen txostenak osatzen zituen.

Honela azaldu zuen “arraza” kontzeptua:

Vallejo Najera

Vallejo Najera

«La República, portadora de complejos psicoafectivos, como “el fanatismo político” de la democracia, sólo tiene como misión la descomposición de la patria, porque, como explícitamente escribió: «Tiene la democracia el inconveniente de que halaga las bajas pasiones y concede iguales derechos al loco, al imbécil y al degenerado. El sufragio universal ha desmoralizado a las masas, y como en éstas han de predominar necesariamente la deficiencia mental y la psicopatía, al dar igual valor al voto de los selectos que al de los indeseables, predominarán los últimos en los puestos directivos, en perjuicio de la raza».

Neurri zuzentzaileak behar ziren arraza hispanikoa desegin ez zedin, eta horretarako bereizketa lana baino alternatiba hoberik ez zegoen: burutik eginda zeuden haiek guztiak presondegietan eta babes-etxeetan sartu, sexuaren arabera banatuta. Arrakasta handia izan zuen bere pentsaerak, eta praktikara eraman zituzten bere ideia batzuk: haur-segregazioa, milaka pertsona giltzapean edo kontzentrazio-esparru “patriotikoetan” sartzea, edo garaituen eta euren familien artean beldur eta zapalkuntza giroa sortzeko garaileek haiek arbuiatzea, umiliatzea eta iraintzea.

Eta halaxe idatzi zuen:

«Nuestras esperanzas de justicia no quedarán defraudadas, ni tampoco impunes los crímenes perpetrados, lo mismo los morales que los materiales. Inductores y asesinos sufrirán las penas merecidas, la de muerte la más llevadera. Unos padecerán emigración perpetua, lejos de la Madre Patria, a la que no supieron amar, a la que quisieron vender, a la que no pueden olvidar, porque también los hijos descastados añoran el calor materno. Otros perderán la libertad, gemirán durante años en prisiones, purgando sus delitos, en trabajos forzados, para ganarse el pan, y legarán a sus hijos un nombre infame: los que traicionan a la Patria no pueden legar a la descendencia apellidos honrados. Otros sufrirán el menosprecio social, aunque la justicia social no los perdonará, y experimentarán el horror de las gentes, que verán sus manos teñidas de sangre».

Nájeraren eskutik etorri ziren neurri eugenesikoak, esaterako, errepublikanoen seme-alabak gurasoengandik banatzea “endekatze joeretatik” urruntzeko, giro demokratikotik askatzeko, eta abar. Jakina da zer-nolako irizpideak erabili zituen Madres Lactantes de Madrid espetxean; bertan amek egunean ordubetez soilik zain zezaketen haurra, ez gehiago, eta elkarrekin lo egitea ere debekatuta zuten; edo garbiketak, Espainiaren eta Erregimenaren kontrako galtzaileen onbideratzeak; inkisizioa hauspotzeko talde bat sortzea («Promovemos, sin perífrasis, la creación de un Cuerpo de Inquisidores… que detenga la difusión de ideas extranjeras corruptoras de los valores universales hispánicos»); edo jendartea militarizatzea, eta, ondorioz, eskolak, unibertsitatea, tailerrak, bulegoak, tabernak, antzokiak eta esparru guztiak. «En el futuro vestiremos los españoles de uniforme, modelo único, expresivo de nuestro espíritu imperialista (…) El uniforme representa obediencia al Caudillo, pensamiento puesto en la grandeza de España, la voluntad firme en el cumplimiento del deber».

Vallejo Nájeraren helburua gisa honetan definitu zuten Vinyes-ek, Armengol-ek eta Belis-ek: «aportar a la dictadura, desde la psiquiatría oficial y académica, una pseudofilosofía de la inferioridad y la degeneración social e histórica del adversario político que justificase y amparase acciones, instituciones y políticas de segregación».

Francorentzat, Falangearentzat, Elizarentzat, Espainia Berriaren indar bizi eta kementsuentzat, eta baita altxamendua bultzatu eta diktadurarekin konprometitu zen oinarri sozial zabalarentzat ere, “gorriak” gizagaldu hutsak ziren, Espainiaren suntsiketaren erantzule eta horregatik zigorrik okerrenak merezi zituztenak.

Ondorioz, errepresio politikoa eta kontrol soziala garatzeko programa zitala jarri zuten abian, galtzailearen txokorik ezkutueneraino sartuko den terrorea, eta mehatxuzko giro honetan, salaketa artean, laidoztatuak eta gaizkile bakarrak beraiek, “gorriak”, zirela finkatu zuten. Giro horretan itzuli ziren galtzaileak euren herrietara, euren komunitateetara, euren etxeetara. Erregimenaren aldekoak gustura murgildu ziren gorrotoan, mendekuan, kontu-garbiketan, larderian eta estortsioan, etengabeko zaintzan, espioitzan eta salaketan, mota guztietako jazarpenean, umiliazioan eta irainean. Halako giroan, sufrimendua kroniko egin zuten. Errepublikanoei hitza ukatu zieten, lana ukatu zieten, bere eskubide guztiak urratu zizkieten, eta gerra amaitu eta gero ere haiek zigortzen jarraitu zuten torturak, espetxea, fusilatzeak eta kontzentrazio-esparruak medio.

Argazkiak