Zuberoako mugan zegoen konzentrazio-esparrua zen Gurs, eta 1936eko gerrak sortutako errefuxiatuentzat eraiki zuten 1939ko martxoan, Bearnon hain zuzen, Gurs herriaren eremuetan. Euskal Herritik gertu zegoenez, euskal herritarrei eman zieten hasieran aterpea.