Karlos Sarria
Pasai San Pedron jaioa 1903/03/21, Karlos Sarria Olaziregi, Pasai San Pedrokoa, eta Josefa Lekuona oiartzuarraren semea. Bere aita eta bere anaia batzuk San Pedroko arraunlari ezagunak ziren. Bere anaia bat, Jose, PNVko kidea zen. Aktiboki parte-hartu zuen Euskadiko marinan eta Frantziara erbesteratu zen. Eugenio Sarria 1920ko Bilboko gazte errepublikarren akta liburutan erregistroaren 2 zenbakian azaltzen da. 1928ko apirilean Pasai Antxoko Maria Luisa Martikorena Olidenekin ezkondu zen eta bost seme-alaba izan zituzten. Andonaegiko ontziolako langilea zen eta bertan atxilotu zuten. Ondarretako espetxera eraman zuten ondoren eta handik, beste zenbait lagunekin, Oiartzun aldera eraman zuten, Karrikako auzora fusilatzeko asmoarekin, baina Eugenio zaurituta gelditu zen eta ihes egin zuen. Inguruko menditatik ibili ondoren zenbait baserritan laguntza eskatu zuen, baina ukatu egin zioten, eta gaua iristen ari zela, Errenteriako Trabaleku baserrira iritsi zen. Baserriko familiak esne katilu bat eskaini zion, eta Eugeniok Errenteriako mojei abisua pasa ziezaieten eskatu zuen eta meta azpian pasa zuen gaua. Ez da jakina falangista tropek edo salatua izan zelako harrapatua izan zela. Bertan fusilatu zuten. Bere gorpua Berrondo deritzon baserri ingurura eraman zuten eta han lur eman zioten 1936eko azaroaren 8an. 1950. urterarte egon zen, bere emaztea Marialuisak eta bere semea zen Juakinek lurretik atera eta arotz ezagun batek eginiko zurezko kutxa batean sartu zituzten gorpuzkinak; Zarautzeko hilerrian sartu zuten. Gorpuzkinen artean gerrikoaren belarria zegoen, garondoko ile apurra, alpargata baten zola (bestea falta zen) eta artilezko jertse zati bat, besaurrearen tolesduran gelditu zena.
Trabaleku baserrira iristsi zen balaz larriki zauritua Eugenio. Berrondo baserrian erahil zuen Guardia Zibilak salatua izan eta gero.
Eugenio conseguió llegar al caserío Trabakeku gravemente herido. Lo asesinó la Guardia Civil en el caserío Berrondo después de haber sido denunciado.