SEGUNDO BERRONDO RETEGI

Inicio/Ekimenak/Uztailak 27/SEGUNDO BERRONDO RETEGI

Segundok 4 urte egin zituen Urruñan, errefuxiatu gisa. 1940an itzuli zen herrira. Herriko apaizaren bidez, Tribunal Regional de Responsabilidades Políticas zelakoak epaitu zuen: 4000 pezetako isuna ordaindu behar izan zuen, eta kargu publikoetarako 10 urteko inhabilitazioa jarri zioten. Baserriaren jabetza kendu zioten, nahiz eta familiari han bizitzen utzi zioten. Horretaz gainera, urtero baserriko uztatik etxerako behar-beharrezkoa ez zen guztia agintariei ematera behartu zuten. 8000 pezeta ordaindu behar izan zituen baserriaren jabetza berreskuratzeko. 1944ko urrian Ondarretako espetxean sartu zuten.

Aranguren baserrikoa zen, 6 seme-alabaren aita; EAJko zinegotzia eta Euzko Nekazarien Bazkuneko kidea. Erreketeak etxera bila joan zitzaizkionean, ordurako ihes egina zen. Errepresalia gisa, Joxe Mari seme zaharrena eraman zuten (18 urtekoa); Endarlatsara eraman zuten eta han desagerrarazi zuten.