MANUEL IRIGOIEN MITXELENA
Manuelekin preso zeuden oiartzuarrek esan zutenez, «libre» atera zen, baina ez zen inoiz etxera itzuli. Lau ume txiki haiek jada hilak dira, baina inork ez dauka arrastorik Manuel non egon daitekeen lurperatuta. Familiak inoiz haren hezurrak aurkitzeko esperantza galdua dauka, 83 urte pasatu arren, baina minduta daude oraindik ere, garai hartako izugarrikerien ikerketa seriorik ez delako egin, eta oraindik ere garai hartako kontuen segidak ikusi daitezkeelako. Espainiako justiziarengandik ez dute ezer espero, eta Argentinako Auzitegi batean aurkeztutako kereilarekin daukate itxaropena.