Indusketa Berriak
Hilerri ondoko milizianoa
Lizarrre baserriko Xabier Landak ekarri zuen berria. Hilerriko bidean, errepideko bihurgune txiki batean, miliziano bat erail eta bertan eman omen zioten lurra. Xabier Landak berak indusketaren premia azaldu zuen, inguruan aldaketak zetozelako, espaloi berri bat egitea zihoazela hain zuzen, eta halaxe ekin zion Kattin-ttiki taldeak ingurua arakatzeari. Espektatibak bazeuden, esperantza handiak eta gogo ikaragarria, baina ez genuen milizianoaren gorpuzkina aurkitu.
On Feliz Iturri azpia arakatzen
Mari Karmen Irastorzak kontatua da. Bere esanetan, aita ardiak zaintzen Urmendin ari zela sekulako tiro hotsak entzun zituen Onfeliz (On Felix) iturri inguruan. Ibañarrita aldea zihoan kamioia «On felix» iturrian ondoan gelditu zen. Gorbaiko gainean eman zuen buelta kamioiak.
Hurrengo egunean bide hartatik joan zen bere aita arditakoak egitera. Bi menditxo omen zeuden bide bazterrean.
Mari Karmenen esanak hartuta ingurua begiratzen hasi zen Kattin-Ttiki, baina ez zen hobirik aurkitu, ezta gorpuzkinik ere.