LEONZIO ARANBURU AGIRRE

Inicio/Ekimenak/Uztailak 27/LEONZIO ARANBURU AGIRRE

Pare bat urteren buruan, hala egin zuen apaizak. Fusilatu zituzten egunean, hiltzaileek ez zituzten ondo lurperatu, Cristo Rey eguna zelako eta mezetara joan behar zutelako presaka. Iberoko medikuari esker jakin zuten non zeuden lurperatuta, eta Arizmendiren alargunak lursaileko zati hura hesitu eta landu gabe mantentzea lortu zuen, urtero 100 pezetako errenta ordainduta. Handik urte batzuetara, isilpean eta ezkutuan gorpuak atera eta Felizianorena Oiartzungo hilerrian zuten panteoian sartu zuten gauez.

Fusilatu zituztela jakin zuenean, Carmen salatarietako baten etxera joan zen: «Hil dute! Hil dute! Ikusten al zu zer in zun?». Salatariak honela erantzun zion: «Berriz in berko banu, berdin ingo nuke». Salatari hark pisuzko kargu bat eduki zuen ondorengo udalean.

Leonziori 50 000 pezetako isuna jarri zioten (nahiz eta ordurako hila zen) eta Carmeni 2000 pezetako isuna jarri eta altzari guztiak konfiskatu zizkioten (Oiartzungo EAJko Emakume Abertzale lehendakaria zen Carmen). Bere etxean guardia zibil bat eta haren emaztea jarri ziren bizitzen, eta Carmenek familiaren etxera itzuli behar izan zuen. Carmenek militarraren emaztea ikusten zuen kalean, bere soinekoa jantzita.

Gero, Carmen Tuterara joanarazi zuten bizitzera, Inozentzia koinataren etxera. Han zela, atxilotu eta Ondarretako espetxera ekarri zuten. Hilabete eta erdi egin zuen Ondarretan. Ordutik aurrera, beltzez jantzita ibili zen Carmen.

ARANBURU AGIRRE, Leontzio: Elizalde; herrian jaioa; 44 urte; abokatua; Karmen Baraibarrekin ezkondua; «Afiliado al PNV, muerto en Iruñea el 25 de octubre de 1936». Fusilatua. San Kristobal Gotorlekuan egon ondoren

Leonzio San Juan kaleko 33eko (Baraibarrene) alaba Carmenekin ezkondu zen. Ezkondutakoan, Leonzioren Mendiburu kaleko etxean jarri ziren bizitzen. Ez zuten seme-alabarik, baina Leonzio oso umezalea zen, eta ilobak askotan eramaten zituen Pikabea parkeko zarranbiloetara. Lanbidez abokatua zen, Donostiako Udaleko langilea.
Oiartzungo Udalean lehenengo alkateordea zen (EAJ). San Cristobalen sartu zuten preso. Anjel Arizmendirekin batera atera zuten handik, eta «libre» zirela esan zieten. Ondoren, Izurtzura eraman zituzten. Apaiza batek aitortza egin zien, eta Arizmendik bere errosarioko gurutzea eman zion apaizari, bere familiari entregatu ziezaion.

Familiak, Carmen Baraibar eta Leontzio Aranbururi sortutako memori liburua.